Breadcrumb

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null 6. BERDINTASUN- ETA KONTZILIAZIO-PLANA

6. BERDINTASUN- ETA KONTZILIAZIO-PLANA

Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa onartzean, era guztietako ekintzak jarri ziren martxan emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna bultzatzeko eta oraindik ere existitzen diren sexuagatiko bereizkeria-adierazpenei, zuzenekoei zein zeharkakoei, aurre egiteko. 64. artikuluak dio Berdintasun Planek enplegu publikoan tratu- eta aukera-berdintasuna sustatzeko lortu beharreko helburuak islatu beharko lituzketela, bai eta horiek lortzeko hartu beharreko estrategiak edo neurriak ere.
 Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuak administrazio publikoek berdintasunerako plana egin eta aplikatzeko beharra ezarri zuen. Justizia Administrazioaren esparruan, nahi den neurrian ezarri dira; beraz, berehala ekin behar zaio zeregin horri.
Testuinguru horretan, ezinbestekoa da Justizia Administrazioaren zerbitzuko funtzionarioei egokituko zaien berdintasunerako plana egitea.
Aldi berean eta modu koordinatuan, kontziliazio-plana diseinatuko da. Telelanak eta lanpostuetan egiten diren aldaketek kontziliazioa errazten duten arauak behar dituzte, erakundearen emaitzak eta helburuak zainduz.
 

Itzuli zerrendara