Breadcrumb

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Atzealdea 10. JUSTIZIA ZERBITZU PUBLIKOAREN ANTOLAMENDU-ERAGINKORTASUNARI BURUZKO LEGEA

10. JUSTIZIA ZERBITZU PUBLIKOAREN ANTOLAMENDU-ERAGINKORTASUNARI BURUZKO LEGEA

Botere Judizialaren Lege Organikoa argitaratu eta 35 urte igaro ondoren, ezinbestekoa da aldaketa sakona egitea Espainiako sistema judizialaren lehen instantziako antolaketa-ereduan. Estatistika judizialetan urtez urte agertzen diren datuek horrela aholkatzen dute, izan ere, Justizia Administrazioari eskainitako baliabideak etengabe gehitu arren, emaitzak gero eta urriagoak dira.


Justizia Administrazioan eskura dauden baliabideen eraginkortasuna nabarmen handitzeko, beharrezkoa da lege-aldaketa behar duten erreformei ekitea, bai Botere Judizialaren Lege Organikoan, bai Mugaketa eta Egituraketa Judizialeko Legean. Era berean, egiturazko erreforma horietara egokitzeko, aldaketa puntualak egin beharko dira lege prozesaletan eta Borondatezko Jurisdikzioaren Legean.


Legezko erreforma horiek guztiak ahalik eta herritar, profesional eta erakunde gehienen partaidetzarekin gauzatuko dira, ahalik eta zabalena izan dadin behar diren bideak ezarriz.
Arauak Instantzia-auzitegien eta Bulego Judizialaren ezarpenari helduko dio, teknologiaren erabilera intentsiboa eginez kalitatezko zerbitzu publiko eraginkorra emateko. Instantzia-auzitegiek hau ekarriko dute:
 

  • Auzitegiko kideen artean irizpide komunak ezartzea, erantzun uniformea eta, beraz, aurresateko modukoa izan dadin (irizpideak kolegiatzea).
  • Egituraketa Judizialari malgutasun handiagoa ematea, beharretara egokitzeko. Gaiak banatzeko lehen espezializazio-maila sortzea.
  • Auzien iraupena murriztea, sistemari egoera desberdinetara berehala egokitzeko gaitasuna ematen baitio, epaitegi berriak sortzearen edo lehendik daudenak eraldatzearen mende egon gabe.

Gainera, egungo Bake-epaitegien bilakaera aztertuko du, eta udalerrietan Justizia-bulegoak sortuko ditu.

Itzuli zerrendara