Breadcrumb

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Atzealdea 12. JUSTIZIA-BULEGOAK UDALERRIETAN

12. JUSTIZIA-BULEGOAK UDALERRIETAN

Bake-epaitegiak, BJLOren 99. artikuluaren arabera, Lehen Instantziako eta Instrukzioko Epaitegirik ez dagoen udalerri guztietan daude, eta horrek esan nahi du gaur egun Espainian 7.600 inguru daudela. Horietatik, 1.109k Justizia Administrazioko berezko instalazioak eta funtzionarioak dituzte, eta zerbitzua ematen dute bertan (2.700, egun, gehi profesionalak ez diren bake-epaileak). Udalerri horietan bizi den biztanleria 14 milioi biztanletik gorakoa da.

Bake-epaitegiak ia bi mendez egon ondoren, historikoki esleitu zitzaizkien eskumenak Erregistro Zibileko laguntzaileei eta laguntza judizialaren bidez eskatutako komunikazio-egintza zehatzak gauzatzeari murriztu zaizkie. Lehenengoak epe laburrean desagertuko dira, Erregistro Zibilari buruzko lege berria indarrean sartzen denean eta lege horren desjudizializazioa gertatzen denean, eta bigarrenak komunikazio elektronikoak sartzen direnean.

Egoera horrek esan nahi du baliabide ekonomiko ugari erabiltzen ari direla herritarrei zerbitzu nahikorik ematen ez dien administrazio-egitura bat garatzeko, eta, aldi berean, herritar askok (Espainiako biztanleriaren %30,45ek) beren ardurapeko barruti judizialaren buru den udalerrira joan behar dutela, edo baita probintziaren hiriburura ere, jarduera judizialak gauzatzeko edo, besterik gabe, parte hartzen duten prozeduren dokumentazioa eskuratzeko edo eskatzeko.

Justizia-bulegoen proiektuarekin bi arazoei erantzun nahi zaie, herritarrei zerbitzu batzuk eskainiz, orain arte bezala mugitu beharrik izan gabe, eta, aldi berean, udalerri horietan gaur egun dauden baliabideak aprobetxatuz. Horrela, lurralde osoan zerbitzuen eskuragarritasuna indartzen da, batez ere jendez husteko arriskuan dauden eremuetan, eta bitartekaritza sortzen da digitalizaziora hurbiltzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat, bereziki adinekoentzat.

Helburua da Bulego horietan herritarrei zerbitzu ematea, ez bakarrik parte hartzen duten prozedura judizialen arloan, baita Administrazio Publikoko arlo desberdinekin zerikusia duten beste arlo batzuetan ere. Eman beharreko zerbitzuen lehen hurbilketa hau litzateke:

  • Prozesu judizialen izapidetze-egoerari buruzko informazio orokorra.
  • Edozein organo judizialekin edozein kudeaketa prozesal egiteko aukera.
  • Espainiako edozein organo judizialetan lan egiten duten langile judizialentzako sarbide-puntuak eskaintzeko aukera.
  • Udalerrian bizi diren herritarrekin komunikazio prozesaleko ekintzak egitea. Herritarrei Erregistro Zibilerako sarbidea erraztea.
  • Eztabaidak konpontzeko bitarteko egokien zerbitzuak ematea.

Egungo Bake-epaitegietan lan egiten duten langileek zeregin nabarmena izango dute proiektu honetan.

Proiektu hori beste erakunde batzuekin koordinatuko da (Ministerioak, Autonomia erkidegoak eta FEMP), eta zerbitzuak pixkanaka zabaltzeko aukera aurreikusten du, hala nola, ziurtagiriak eskuratzeko aukera, beste Administrazio batzuen izapideen egoera atzitzeko aukera edo Bulegoa edozein Administraziotako langileek coworking gisa erabiltzeko aukera, Justizia Zerbitzu Publikorako abian jarritako azpiegiturak aprobetxatuz. Lurralde- eta gizarte-kohesiorako eta administrazioen arteko eraginkortasunerako tresna da.

Itzuli zerrendara