Breadcrumb

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Atzealdea 19. ERREGISTRO ZIBILAREN EREDU BERRIA

19. ERREGISTRO ZIBILAREN EREDU BERRIA

Erregistro Zibilari buruzko uztailaren 21eko 20/2011 Legeak Espainia osorako Erregistro Zibil bakarraren eredu bat ezartzea dakar, informatizatua eta elektronikoki irisgarria dena. Eredu hori Estatuko botere judiziala osatzen ez duten funtzionario publikoei dagokie aurrera eramatea, eta Bulego Nagusi batek, Bulego Orokorrek eta Bulego Kontsularrek osatutako antolamendu-egitura du, eta horrek estatuko lurralde osoan oraingo Erregistro Zibila berregituratzea dakar.

Erregistro Zibil berriak eredu berri bat osatzen du, pertsonen erregistroan oinarritua, datu-base pertsonal baten bidez, eta identifikazio-kode bat du, herritarrei “historia zibila” noiznahi eta nonahi eskuratzeko aukera emango diena. Erregistro Zibil berriak administrazio-erakunde gisa jardungo du, eta azken ebazpenak kontrol judizialaren pean jarriko dira.

Erregistro Zibilaren publikotasun-araubidea bi tresnatan oinarritzen da: ziurtagiri elektronikoa eta erregistroko informaziorako sarbidea. Horrekin, herritarrei kargak kendu nahi zaizkie, ez baita ziurtagiririk eskatu beharko inolako administrazio izapidetara eramateko.

Hasieran aurreikusitako indarraldiaren hainbat luzapen egin ondoren, hura ezartzeko unea iritsi da, nahiz eta, aldarrikatu zenetik igaro den denbora kontuan hartuta, lege-aldaketa bat izapidetuko den 20/2011 Legean jasotako zenbait agindu teknikoki hobetzeko. Erregistro Zibilari buruzko Lege berri hau ezartzeak berarekin dakar araugintzaren, antolaketaren eta teknologiaren arloetan jarduketa ugari modu koordinatuan egitea, bai eta hainbat erakunde eta administrazio autonomikorekin lankidetzan aritzea ere.

Itzuli zerrendara