Breadcrumb

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Atzealdea 23. INGURUMEN-JUSTIZIA ETA EGOITZA JASANGARRIAK

23. INGURUMEN-JUSTIZIA ETA EGOITZA JASANGARRIAK

Justizia Administrazioak berehala eta irmo ekin behar dio larrialdi klimatikoaren aurkako borrokari. Ingurumen-justizia zeharkako elementu gisa sartuz eta karbono-aztarna murriztuz. Ingurumenaren arloko justiziarako sarbidea bermatuko da, Aarhus-eko Hitzarmenak informazioa eskuratzeari eta jendea erabakiak hartzen duen parte hartzeari buruz xedatzen duenaren esparruan.

Justizia 2030ean ezartzen diren teknologia- eta antolaketa-hobekuntzek telelana eta egoitzetan deslokalizatutako lana erraztuko dituzte, eta, ondorioz, langileen mugikortasuna eta karbono-aztarna murriztu egingo dira. Energia-eraginkortasunari buruzko 2018/844/EB Zuzentarauak epe luzeko estrategian barneratzen du eraikin publikoak berritzea, eraginkortasun energetiko handiko eta 2050 baino lehen deskarbonizatutako higiezin-parke bihurtzeko.

Helburu horrek egoitza judizialak birgaitzeko beharra ekarriko du, aldi berean antolaketa- eta ingurumen-irizpideak kontuan hartuta:

  • Eraikinaren barne-diseinua, bulego judiziala, Eztabaidak konpontzeko baliabide egokiak eta, oro har, kudeaketa errazteko.
  • Eraikinen inguratzailea zaharberritzea haien eraginkortasun energetikoa handitzeko eta autokontsumorako energia berriztagarriak erabiltzea.
  • Eraikinen jasangarritasuna hobetzea hondakinak jatorrian banatuz, hondakinei eta energia-, ur- eta paper-kontsumoei buruzko araudi berriak ezartzen duenarekin bat.
  • Hiriko agendarekin harremana izatea, bizikletentzako aparkalekuak, ibilgailu elektrikoak kargatzeko guneak eta abar jarriz, langileek eta erabiltzaileek mugikortasun jasangarriaren bidez heldu ahal izateko.
  • Zuhaitzak landatuz sortutako karbono-aztarna konpentsatzea.

Egoitza bakoitzean, karbono-aztarnaren aldizkako ikuskapenak egingo dira, proiektuaren benetako bilakaera ikusteko, bai elementu estatikoetan, bai eraikinen erabileraren kulturan.

Zaharberritzea aldi berean egingo da. Egoitzetarako estandar bat definitu behar da, haien errealitatearen arabera egokitu daitezkeen aukera ugariak kontuan hartzen dituena. Gainera, kontuan hartuko da Estatuko Administrazio Orokorraren Kontratazio Publiko Ekologikoaren Plana (2018-2025).

Itzuli zerrendara