Breadcrumb

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Atzealdea 27. EKOSISTEMA DIGITAL ELKARRERAGILEA

27. EKOSISTEMA DIGITAL ELKARRERAGILEA

Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak Justizia Administrazioan sartzeari ekin zitzaion eta, beste administrazio publiko batzuekin alderatuta, erritmo ezberdinean aldatu egin da. Autonomia erkidegoei eskumen-transferentziak egin ahala, ekipo eta aplikazio informatikoak sartu zituzten beren lurraldeetako epaitegietan, administrazio-lanak ahalik eta gehien automatizatzeko.

Modernizazio-prozesuaren berrikuntza nagusia prozedura judizialen kudeaketan informazio-sistema gehiago sartzea izan zen. Sistema horiek, funtsean aurreko tresna ofimatikoak ziren testuen tratamendu soilarekin ez bezala, ahalbidetuko zuten bulego judizialetan sortzen zen informazioa biltzea, gordetzea, prozesatu edo tratatzea, mantentzea, erabiltzea, partekatzea, banatzea, eskura jartzea, aurkeztea edo transmititzea. Informazio-sistema horiei kudeaketa prozesalerako aplikazioak edo sistemak deitu zitzaien.

Arazoa sortu zen helburuari eskainitako inbertsio-erritmoa eta -maila, eskumenak dituen administrazio bakoitzean, ez zirelako berdinak izan, eta, ondorioz, zazpi sistema desberdin garatu eta ezarri zirelako, funtzionaltasun desberdinekoak eta elkarreragingarriak ez direnak.

Kogobernantza berriaren esparruan, auzitegia dagoen tokian dagoela, zerbitzua baldintzarik onenetan emateko behar diren funtzionaltasunak dituen kudeaketa prozesalerako sistema izateko beharrari erantzun behar zaio. Gainerako bulego judizialekin, operadore juridikoekin eta administrazio publikoekin erabateko elkarreragina izateko aukerarekin.

Itzuli zerrendara