Breadcrumb

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Atzealdea 9. AZTERLAN SOZIO-JURIDIKO PROAKTIBOAK

9. AZTERLAN SOZIO-JURIDIKO PROAKTIBOAK

Eraldaketak arauak gizartearekin azkar sinkronizatzea eskatzen du. Horretarako, beharrezkoa da aldaketen eta egituren adierazleak izatea, lege-sisteman errazago sar daitezen. Kudeaketa prozesalerako sistema elektronikoaren eta adimen artifizialaren bidez datuak eskura izatea funtsezko euskarria da hori egin ahal izateko. Horretarako, horiek prozesatzen dituzten tresna finko batzuk behar dira.


Lau ildo garatuko dira:


Lab arauemailea. Gai batzuei buruz oraindik ez dago gizarte-akordio, eta eztabaida eskatzen dute. Askotan, hedabideetan baino ez da gertatzen, baina eremu sozialean eta zientifikoan ere egin behar da. “Lab arauemailea” bat jarriko da abian, gai konplexuak mundu akademikoarekin eta horietako bakoitzean inplikatutako gizarte zibilarekin ados eta kontra eztabaidatzeko. Alderdi konplexuak prozesatzen joatea da helburua, iritzi publikoan eztabaida errazteko.


Gatazkakortasunari eta kohesioari buruzko txostena. Justizia Zerbitzu Publikoan jasotako datuetatik abiatuta (Eztabaidak konpontzeko bitarteko egokietan ebazten diren gatazkak, jurisdikziora igarotzen direnak eta epaia baino lehen ebazten direnak, epaitzen direnak, zigorra jasotzen dutenak...) adierazle agregatuen multzo bat garatuko da, gizarteak gatazkak konpontzeko duen erresilientzia neurtzeko.Txostena urtero egingo da, eta Datu-plataformaren (26.1) sargaietatik abiatuta lortuko da.


Arauen eraginkortasuna ebaluatzea. Datu-plataformak bildutako datuetatik abiatuta, metodologia bat garatuko da. Helburua da legegintzako ekimenak aztertzea, konpondu nahi dituzten arazoei buruzko datu enpirikoetatik abiatuta, eta, abian jarri ondoren, errealitate horretan duten eragina ebaluatu ahal izatea.
 

Itzuli zerrendara