Breadcrumb

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Atzealdea 22. ZUZENBIDE-ESTATUAREN DEFENTSA

22. ZUZENBIDE-ESTATUAREN DEFENTSA

Europar Batasuna Estatu kide guztietan Zuzenbide-estatu indartsua behar duen aldaketa batean murgilduta dago.

Zuzenbide-estatuaren kalitateak eta Justizia Zerbitzu Publiko eraginkorrak eskubideak eta askatasunak ziurtatzen dituzte, enpresa-garapena, hazkunde inklusiboa eta inbertsioetarako giro egokia sustatzen dituzte.

Hori lortzeko, Justizia 2030ek arkitektura juridiko berri bat aurreikusten du, hiru lege handiren bidez. Lege horiek eraldaketaren esparru prozesala, antolaketakoa eta digitala zehaztuko dituzte, eta, hala, Zuzenbide-estatua indartzen lagunduko dute.

Era berean, Planean jasota dauden eta digitalizazioaren aldeko apustua egiten duten proiektu gehienak, datuari zuzendutako adimena edo espediente judizial elektronikoa, funtsezkoak dira Zuzenbide-estatua indartzeko, segurtasun juridiko digitala une oro bermatuz.

Hori guztia Berreskuratze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan. Europar Batasunak apustu argia egin du Justiziaren alde, politika bultzatzaile gisa.

Next Generation EU Funtsek datozen hamarkadetan gizarteak izan behar duenaren europar ikuskera bihurtzen dute proiektuetan:

  • Trantsizio ekologikoa eta digitalizazioa nola gertatuko diren.
  • Nola lortu egitura berriak berdintasunezkoagoak izatea.
  • Nola bermatu herritarren eskubideak eta ahulenen babesa.

Espainiak berretsi egin du giza eskubideen batzordeen irizpenak aintzat hartzeko eta epe horretan gomendioei emandako jarraipenaren berri emateko konpromisoa.

Gomendio horien jarraipen hobea egiteko, Justizia Ministerioak esparru-protokolo bat sustatu du Nazio Batuen giza eskubideei buruzko tratatuetan aurreikusitako aditu independenteen batzordeek emandako irizpenen jarraipena egiteko.

Itzuli zerrendara