Breadcrumb

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

null 15. PROZEDURA KRIMINALAREN LEGEA (LECrim)

Ley de Enjuiciamiento Criminal

15. PROZEDURA KRIMINALAREN LEGEA (LECrim)

Gure sistema prozesal penala Europako Fiskaltzaren UE 2017/1939 Erregelamendura egokitzeak aukera ematen du eredu prozesal penalaren egiturazko erreforma bat egiteko: prozesu penala 1978ko Espainiako Konstituzioaren eredura guztiz egokitzea, Ministerio Fiskalari ekintza publikoa esleitzen diona, eta epaileei eta magistratuei epaitzeko eta epaitutakoa betearazteko funtzioa, bai eta eskubideak eta askatasunak zaintzea ere.

Ikerketaren zuzendaritza Ministerio Fiskalari esleituz, Espainiak bere sistema prozesal penala Europako Zuzenbidearekin harmonizatuko du, Europar Batasuneko estatu kideetan oso errotuta dagoen ikerketa-eredu batekin lerrokatuz. Kontuan hartu behar da indarrean dagoen Prozedura Kriminalaren Legea 1882an onartu zela.

Barne-esparruari dagokionez, prozesu penalaren eredu berriak epailearen eta fiskalaren figura bultzatzen du: epaitu eta epaitutakoa betearaztea eta justiziaren ekintza sustatzea, hurrenez hurren.

Europako esparruari dagokionez, Europako Fiskalaren figura berria sartu da gure ordenamenduan. Ildo horretatik, 2017an Europako Fiskaltzaren Erregelamendua onartzeak behin betiko bultzada ematen dio Espainiako prozesu penalaren egiturazko erreformari; izan ere, Europar Batasuneko instituzioari, nortasun juridiko propioa duen organoa den aldetik, “Batasunaren finantza-interesen aurkako delituen egileak ikertu, prozesatu eta auzitara eramateko” eginkizunak esleitzen zaizkio, bere Erregelamenduaren 11. artikuluak dioenez.

Edukiari dagokionez, Prozedura Kriminalaren Lege berriak dakarren erreforma-proiektuak hiru ardatz ditu:

  • Prozedura penalaren eredua eguneratzea.
  • Kriminalitatearen aurkako borrokarako tresna berriak sartzea. 
  • Bermeak indartzea.

Prozedura penalaren eredua eguneratzeari dagokionez, Prozedura Kriminalaren Legearen Aurreproiektuaren bidez sistema berri bat diseinatu da, gure Konstituzioak ezartzen duen Zuzenbide-estatuaren arkitekturarekin guztiz koherentea dena.

Hain zuzen ere, rolak birbanatzen dira figura berri hauen artean:

  • Fiskal ikertzailea, ikerlanak sustatuko dituena eta, hala badagokio, akusazioa egingo duena. Baina, hala ere, Berme-epailearen baimena eskatu beharko du eskubideak mugatzen dituen edozein neurri gauzatu ahal izateko.
  • Berme-epailea, prozesuan parte hartzen dutenen eskubideak babesteko eginkizun nagusia izango duena, eta horiei eragin diezaiekeen edozein alderdiri buruz erabakiko du.
  • Aldez aurreko entzutegiko epailea; haren funtzio nagusia izango da tarteko fasean akusazio-epaiketa egitea eta bidegabetasun frogagarria araztea. Hau da, aldez aurretik erabaki behar du ahozko epaiketa ireki behar den, eta, hala badagokio, erabaki behar du zer proba egin behar diren epaiketa horretan, eta zein kanporatu behar diren prozesutik, oinarrizko eskubideak urratuz lortu direlako.

Figura horiek sartuta, argi eta garbi bereizten dira prozesuaren esparruan funtzio hauek:

A. Ikertzea.

B. Ikertuen eskubideak babestea.

C. Ahozko epaiketa irekitzea eta proba baztertzea komeni den erabakitzea.

Kriminalitatearen aurkako tresna berriak sartzeari dagokionez, araua jauzi kualitatiboa da gure ordenamendu juridiko penala eguneratzeko orduan, krimenaren aurkako ikerketa-teknikarik aurreratuenak arautzen baititu, hala nola proba zientifikoa, datuen tratamendu automatizatua eta bilaketa adimendunak, ingurune digitaletan ezkutatutako ikerketak edo salaketa telematikoa, bai eta DNAren erregulazioa hobetzea ere.

Azkenik, prozesu penaleko bermeak handitzeari dagokionez, nabarmendu behar da funtsezkoa dela prozesuan biktimei paper nagusi bat ematea. Testu arauemaileak bere estatutu propioa aitortzen die, neurri sorta zabal bat jasoz birbiktimizazioa saihesteko eta justizia lehengoratzailea prozesuko arauan sartzeko. Ildo beretik, lege berriak adingabeak eta ezgaitasunak dituzten pertsonak babesteko mekanismo berriak aurreikusten ditu.

Itzuli zerrendara