Breadcrumb

Breadcrumb

Eduki publikatzailea

Atzealdea 8. BIKTIMEN ETA SALATZAILEEN BABESA

8. BIKTIMEN ETA SALATZAILEEN BABESA

Ziurgabetasun handieneko une batean inor ezin dela atzean gelditu premisatik abiatuta, delituen biktima edo salatzaile izan daitezkeen pertsona ahulen segurtasuna bermatu behar da. Pertsona horiek arreta handiagoa behar dute Justizia Administrazioaren aldetik.

Lehendik dauden Biktimak Babesteko Bulegoak sustatuko dira, honela:

  • Haurrak eta Nerabeak Indarkeriatik Osorik Babesteko Lege Organikoa garatu eta ezartzea.
  • Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko Lege Organikoa garatu eta ezartzea. Biktimak babesteari buruzko legeen alderdiak araubidez lerrokatzea. Eragile judizialen prestakuntza.
  • Kalitate-sistema biktimen ikuspegitik aztertzea.

Salatzailearen babesa. Batasuneko Zuzenbidearen arau-hausteei buruzko informazioa ematen duten pertsonen babesari buruzko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2019/1937 (EB) Zuzentaraua eskualdatuko da. Helburua da hori egiteko modurik eraginkorrena bilatzea, beste erakunde batzuen eskumen sektorialei kalterik egin gabe, eta lanbide zerbitzuak eta zerbitzu profesionalak ematean ezagutzen diren arau-hauste administratibo eta penalen salaketak nola jaso arautuz. Horrela, irregulartasunen gainean prebentzioz jardun ahal izango da, ustelkeriak eta praktika txarrek segurtasun juridikorik eza eta ondorio antiekonomikoak sor ez ditzaten.
 

Itzuli zerrendara