Breadcrumb

Justiziako Profesionalak

Programaren muina eraldatze-prozesuan eragile juridikoei segurtasuna ematea da, ziurgabetasuna gutxitzeko.

Aldaketa horrek ez du esan nahi, inola ere, Justizia Administrazioa osatzen duten pertsonen kopurua murriztuko denik, baina bai, ordea, aldaketa bat egongo dela lanbide-jardueran. Tresnak eta prozesuak digitalizatzearen ondorioz, aldatu egingo diren gaitasun profesionalen garapena berriro bideratu behar da, jarduera desberdinez arduratzeko. Esparru profesionala birdiseinatu beharra dago, ez bakarrik tresna digitaletara, telelanera eta epaiketa telematikoetara igarotzeagatik (gaitasun berriak eskatzen dituztenak), baita aurkezten zaizkigun erronka berriak direla-eta ere.

Eragileen segurtasuna bermatzeko, gaur egungoei eta etorkizunekoei prestakuntza eman behar zaie, eraldaketa egin aurretik trebakuntza egokia izan dezaten. Prozesuaren azkartasunak online prestakuntza ahalik eta gehien garatzera behartzen du.

Azkenik, telelanaren eta lan deslokalizatuaren esparru berriak baldintza berriak sortzen ditu, eta aukera ematen dute berdintasunaren eta bateragarritasunaren inguruko ekintza irmoak egiteko.