Breadcrumb

Gizarte-errealitate Berriak

Talde ahulenei Justizia eskuratzeko baldintzak erraztea eta Justizia Zerbitzu Publikoa gizartearen errealitatera etengabe egokitzen dela bermatzea da programaren puntu nagusia. Digitalizazioak irisgarritasuna hobetzen du gehienentzat, baina gutxiengo ahulenarentzat eta gizarte “analogikoarentzat” murrizten du, bereziki adinekoentzat. Kolektibo horientzako arreta presentziala indartu behar da egoitza fisikoetan. Beste kolektibo batzuek ere, hala nola ezgaitasun fisikoa edo intelektuala duten pertsonek, berariazko ekintzak behar dituzte sarbidean, hizkuntzan edo prozesuen laguntza-neurrietan.

Programaren beste alderdia da datuak erabiltzea gatazkei buruzko prospektiba egiteko, legeria egokitzeko, unitate judizialak abian jartzeko eta beste Administrazio batzuei diagnostiko fidagarriak emateko, prebentzio-politikak zehazteko aukera ematen dietenak.