Breadcrumb

Justizia Eskuragarritasuna

Herritar guztiek Justizia Zerbitzu Publikora iristeko egiturazko baldintzak sortzea da programaren muina. Bi norabidetan egingo da: sarbide-eskubidea sakonduz eta pertsona bakar bat ere ez dela baztertzen ziurtatuz arazo ekonomikoak, adin- edo genero-arazoak direla-eta, eta gizarte eta kultura aldetik hurbilduko da Zerbitzua, derrigorrezko hezkuntza etapetako hizkuntzaren eta zeharkako prestakuntzaren bidez.

Eraldaketa digitalak Zerbitzurako banakako sarbidea errazten du. Artxibo digital batetik izapideak, kudeaketak, aitorpena eta ziurtagiriak egin daitezke. Askotan, eragile juridikoen bitartekaritza murriztu egingo da, eta, beren jarduera garatzen jarraituko duten arren, arreta presentziala gutxituko dute. Prozesu hori eraginkorra izan dadin, erabiltzaileen ulermena eta autonomia erraztuko dituen hizkuntza argia behar da.